ASTEKO KRONIKA.

(2014ko irailaren 10ean).

 

 

 

         MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOA:     FIDEko Emakumezkoen Grand Prix-eko seigarren torneoa.

 

            2014ko abuztuaren 24tik irailaren 6ra, Estatu Batuetako Sharjah hirian jokatu da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito honetako irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du munduko txapeldunaren aurka. 2015ean izanen da hori.

 

            Seigarren torneo honetan 12 jokalari aritu dira lehian. 11 txanda jokatu ondoren azkeneko sailkapena horrela geratu da:

 

1)      Wenjun Ju (Txina) (2.559) – 8’5 puntu.

2)      Yifan Hou (Txina) (2.661 FIDE elokoa) – 8’5 puntu.

3)      Dronavalli Harika (India) (2.521) – 6’5 puntu.

4)      Xue Zhao (Txina) (2.508) – 6’5 puntu.

5)      Anna Ushenina (Ukrania) (2.487) – 6’5 puntu.

6)      Tuvshintugs Batchimeg (Mongolia) (2.346) – 6’5 puntu.

7)      Humpy Koneru (India) (2.598) – 5’5 puntu.

 

Grand Prix honetako irabazlea Yifan Hou txinatarra izan da.

 

2014ko urrian Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa jokatuko da. Txapeldunak Yifan Houren aurka jokatuko du 2015ean.

 

            Urrian Yifan Houk irabaziko balu, 2015ean Humpy Koneru indiarraren aurka jokatu beharko luke titulua, Grand Prix-eko bigarrena izan baita. Anna Muzychuk ukraniarra izan da Grand Prix-eko hirugarrena.

 

            Dena den, 2015ean postua ziurtatuta, ez dirudi oso motibatuta dagoenik Yifan Hou. Ez omen da aurkeztuko 2014ko urriko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketara.

 

 

Wenjun Ju txinatarra (23 urte, 2014an): Estatu Batuetako Sharjah hirian jokatutako Grand Prix-eko seigarren torneoko irabazlea.

 

 

Yifan Hou txinatarra (20 urte, 2014an): Emakumezkoen Grand Prix-eko irabazlea.

 

            Informazioa: “http://sharjah2014.fide.com/en/schedule” webgunea.

 

            JOKATZEKOA: Europako Taldekako XXX. Xake Txapelketa Irekia.

 

            2014ko irailaren 14tik 20ra jokatuko da Bilbon (Bizkaia, Euskal Herria). 7 txanda izanen dira eta sei mahaitan jokatuko dira neurketak. Euskal Herriko Gros (Donostia) eta Sestao taldeek parte hartuko dute.

 

            G-Team Novy Bor (Txekia) izan zen 2013ko irabazlea, jokalari hauekin: David Navara (Txekia), Radoslaw Wojtaszek (Polonia), Viktor Laznicka (Txekia), Krishnan Sasikiran (India), Zbynek Hracek (Txekia), Mateusz Bartel (Polonia) eta Robert Cvek (Txekia).

 

            Informazioa: “http://www.europeanchessclubcup2014.com/eu” webgunea.

 

            JOKATZEKOA: Emakumezkoen Europako Taldekako XIX. Xake Txapelketa.

 

            2014ko irailaren 14tik 20ra jokatuko da Bilbon (Bizkaia, Euskal Herria). 7 txanda izanen dira eta lau mahaitan jokatuko dira neurketak.

 

Monte-Carloko Cercle d’Echecs (Monako) izan zen 2013ko irabazlea, jokalari hauekin: Yifan Hou (Txina), Humpy Koneru (India), Anna Muzychuk (Ukrania), Pia Cramling (Suedia) eta Almira Skripchenko (Frantzia).

 

            Informazioa: “http://www.europeanchessclubcup2014.com/eu” webgunea.

 

2014-09-10.

Iturria: Internet.